Zertan datza?
Pentsalari nabarmenki on bat, ohiko pentsalari batengandik bereizten duen koalitate nagusietako bat ez da bere gaitasun kognitibo gorena, baizik eta kalitateko pentsamendurako duen joera. Hau da, arlo berriak esploratzeko, zalantzan jartzeko, galdetzeko eta horietan sakontzeko, eta, batez ere, estrategikoki, zorrotz eta modu antolatuan pentsatzeko duen joera, hain zuzen ere.
Pentsamendu eraginkorrerako joera horiek modu kontzientean, esanguratsuan eta sistematikoan praktikatu, irakatsi, sustatu, praktikatu eta lantzeko, ikasleei ikaskuntza-egoera espezifiko idealak eskaini behar dizkiegu; eta horretarako, horiek diseinatzen ikasi beharra daukagu irakasleok.