Zertan datza?
Ikasle batek pentsamendu-trebetasunen eta -estrategien erabilerari edo ezagutzari buruz duen trebetasun-maila ezagutzeko, beharrezkoa da ikasleek hori erakustea ahalbidetzen duten egoereneta ebaluazio-proposamenen sorta bat izatea.
Horregatik, irakasleok gai izan behar dugu gure ebaluazio-helbururako ebaluazio-irizpide kualitatiboak eta kuantitatiboak identifikatzeko eta ezartzeko, eta tresna eta proposamen sortzaile, eraginkor eta benetan funtzionalak diseinatzeko
Ezinbestekoa da ikasleak berak aktiboki parte hartzea ebaluazio-lan horretan, bere eboluzioaz jabetzeko eta hobekuntza-plan espezifikoak diseinatzeko.