Pentsamenduaren Pedagogia hedatuz

Ongi etorri benetako hezkuntza-iraultzara.
Egin bat eraldaketarekin!

Zer egiten dugu?

Pentsamenduaren Pedagogiaren ikerketara, irakasleentzako prestakuntzara eta material didaktikoen diseinura dedikatzen den erakunde bat gara. Zuzendaritza-taldeentzako, irakasle-taldeentzako, hezkuntza-etapa desberdinetako ikasleentzako eta familientzako ikastaroak eta aholkularitza saioak eskaintzen ditugu mintegi, workshop eta formakuntza-kapsulen, deialdi irekien edota neurrira egindako formakuntza eskaintza integralen bidez.

Ondo pentsatu, hobeto ikasteko, izateko eta bizitzeko

  • Irakaslea zara eta zure ikasleak pentsalari eta ikastun eraginkorragoak izatea nahi duzu?
  • Ez al dakizu nola landu ikasleekin Ikasten eta Pentsatzen Ikasteko Gaitasuna?
  • Horretarako proposamen praktikoak ezagutu eta ikasgelarako material didaktiko espezifikoa eskuratu nahi duzu?
  • Ikastetxe bateko zuzendaritza-taldeko kide zara eta irakasle-taldeak bere gaitasunak garatzen jarraitzea bilatzen duzu?

Pentsamenduaren Pedagogian oinarritutako ikaskuntza-ekosistemen inguruko formakuntzan eta ezarpenean lagunduko dizugu.

Pentsamenduaren Pedagogia (PP), konpondu beharreko erronka handiak aurkezten dituen gizarte honetan arrakastaz, etikaz eta jakinduriaz bizitzeko ezinbestekoak diren adimen sortzaile, berritzaile eta kritikoaren garapenean oinarritutako metodologia aktibo bat da. 

Honen helburu nagusia zer da; maila guztietako haur eta gazteek, ikaskuntza-prozesuaren zentro aktibo izanik, eraginkortasunez pentsatzen ikastea, curriculum ofizialean integratutako edukien eta kalitatezko estrategia metodologiko-didaktikoen eskutik datorren pentsamendu eraginkorrerako (analitikoa, kritikoa, sortzailea, filosofikoa eta metakognitiboa) joera, trebetasun eta estrategien praktika sistematikoaren eta irakaskuntza esplizituaren bidez.

Gure ikasleak gaur egungo gizartera egokitzeko, ez dago zalantzarik ezinbestekoa zaigula irakasleoi hauei pentsatzen irakastea; hain zuzen ere, modu independentean pentsatzen duten, informazioa ebaluatzen eta erabiltzen duten eta osotasunean, herritar arduratsu gisa duten zeregina betetzen duten pertsonez osatutako belaunaldi berri bat ziurtatzeko.

Ikaskuntzaren helburuak ezin da ikasleek ikasi, laburtu edo “ulertu” dutena partekatu ahal izateko trebetasunak garatzen jarraitzea izan. Benetako ikaskuntza-prozesua, ikasleek ikasten duten edukiari buruz eraginkortasunez pentsatzen dutenean gertatzen da, edukien ulermen sakona lortzeko eta ondoren egoera berrietara transferitu ahal izateko.
 
Pentsamendu estrategiko, zorrotz eta trebea, pentsamendu-prozesu espezifiko bat eraginkortasunez egitea eragiten duten prozedura gogoetatsuak modu sistematikoan praktikan jarriz garatzen da.  Eta praktika hori ikasgelan egin daiteke curriculumeko eduki garrantzitsuak ikasteko pentsamendu eraginkorrerako trebetasunak eta estrategiak ikasi, praktikatu eta erabiltzen diren bitartean. 

Pentsamenduren pedagogiari erreferentzia, balio zibiko eta etikoetako heziketa irakasgaiko atalean:

Konpetentzia espezifikoa: Zalantzan jartzeko eta argudiatzeko trebetasuna garatzea, pentsamendu abstraktua oinarritzen duten pentsamendu-abileziak erabiliz, diziplinaren oinarrizko ezagutzekin lotutako elkarrizketa kooperatiboetan parte hartzeko.

Ebaluazio irizpideak:

  • Galderaren izaera kontzeptu gisa ulertzea, zalantzan jartzeak giza jardueran duen garrantzia baliaraziz eta ingurune hurbilean esparru etiko-zibikoko galderak identifikatzeko eta lantzeko gaitasuna garatuz.
  • Pentsamendu konplexua oinarritzen duten pentsamendu-trebetasun nagusiak garatzea: pertzepzio-trebetasunak (entzutea, behatzea…), ikerketa-trebetasunak (hipotesiak formulatzea, aukerak hautatzea…), kontzeptualizazio trebetasunak (definitzea, alderatzea…), arrazoitze-trebetasunak (arrazoiak ematea, zatiak eta osotasuna erlazionatzea…) eta itzulpen-trebetasunak (interpretatzea, inprobisatzea…) dinamika gidatu indibidual eta kolektiboen bidez.

Oinarrizko jakintzak: Pentsamendu konplexua oinarritzen duten trebetasunak: helburua da pentsamendu egituratuagoa eta efizienteagoa garatzen laguntzen diguten pentsamendu-trebetasunak lantzea.

  • A. Pentsamendu abstraktua garatzeko oinarrizko trebetasunak.
      • Ideien eta kontzeptuen inguruko ikerketa: hipotesiak formulatzea, imajinatzea, alternatibak bilatzea, ondorioak aurreikustea, aukerak hautatzea.
      • Lehen kontzeptualizazioak: kontzeptuak definitzea, adibideak eta kontraadibideak bilatzea, konparatzea eta kontrastatzea.
      • Arrazoiketaren oinarriak pentsatzean: argudiatzea, kausak eta ondorioak erlazionatzea, irizpideak zehaztea, zatiak eta
        osotasuna erlazionatzea.
      • Ideia eta kontzeptuen formulazio eta birformulazioak: azaltzea eta deskribatzea, inprobisatzea, laburbiltzea.
  • C. Pentsamendu kritikoa eta autonomia morala
      • Pentsamendu kritikoa eta etikoa.
      • Galdera, gogoetarako tresna gisa.
      • Galdera filosofikoak.
      • Etika, gure ekintzen gidari gisa. “Ona” eta “txarra” kontzeptuei buruz gogoeta egitea. Arauak, bertuteak eta sentimendu moralak.
      • Elkarrizketaren praktika eta argudiatzeko arauak. Erabakiak hartzea. Besteekiko enpatia.
  • Ulermen-maila hobetzen du.
  • Curriculum-ezagutzak modu esanguratsuagoan eta iraunkorragoan bereganatzen laguntzen du.
  • Informazioaren prozesamendua eta atxikipena hobetzen ditu.
  • Modu eraginkorragoan pentsatzeko gaitasuna nabarmen hobetzen du.
  • Erabakiak hartzen eta arazoak konpontzen laguntzen du.
  • Autoestimua eta autoerregulazioa hobetzen ditu.
  • Hobekuntza pertsonalerako eta akademikorako planak diseinatzen laguntzen du.
  • Autodiziplina, pertseberantzia, interesa eta autonomia bezalako jarrerak hobetzen eta sistematizatzen laguntzen du.

Panaprende konferentzia

Pentsamenduaren Pedagogia ikasketa esanguratsuaren oinarri gisa.

Panaprende-rekin batera gauzatutako hitzaldi honen bidez, eta Viridiana Barbánen eskutik, Pentsamenduaren Pedagogiak hezkuntza-erakundeei egindako ekarpenari eta ikasgelan aplikatzeko moduari buruzko zenbait ideia partekatzen dizkizuegu.

Pentsamenduaren Pedagogian murgildu nahi al duzu?

Pentsamenduaren Pendagogian espezialistak

Hezitzaileei pentsalari eta ikastun eraginkorragoak izateko beharrezkoak diren pentsamendu kritiko, sortzaile, kolaboratibo eta emozionaleko trebetasunak garatzen laguntzen, espezialistak.

Hezkuntza-munduan eta munduko hainbat tokitako maila guztietako irakasleen prestakuntzan 12 urtetik gorako esperientziak sostengatzen gaitu.

Ikerketa eta lankidetza

Etengabeko ikaskuntzan sinesten dugu, eta besteak beste “pentsamenduaren hezkuntza”ren esparruan erreferente diren Mathew Lipman, Ann Sharp, Rober Swartz, David Perkins, Ron Richard, Rober Ennis eta Alec Fisher-en ikerketei eta ekarpenei balio handia ematen diegu.

Sinergia profesionalen aldeko apustua egiten dugu, aliatuak bilatuz eta hainbat talde profesionalekin elkarlanean arituz, ezagutza berria eraikitzeko eta zabaltzeko.

Malgutasuna

Diziplina arteko adituen sare bat dugu, gure prestakuntzak hezkuntza-erakunde bakoitzaren beharretara eta errealitatera egokitzeko aukera ematen duena. 

Zure beharrak entzungo ditugu eta prestakuntza- eta aholkularitza-ibilbide pertsonalizatu bat diseinatuko dugu.

Eskola laborategiak

Proposamen pedagogikoen eta material didaktikoen eraginkortasuna ikertzen eta ebaluatzen dihardugu etengabe Lauaxeta Ikastola bezalako laborategi-eskola kolaboratzaileei esker.

Jarduera-proposamenak eta materialak diziplina anitzetako irakasleekin eta hezkuntza-etapa desberdinetako ikasleekin diseinatu eta kontrastatu dira.

Gure aliantzak

Onenekin lan egiten dugu

Jakin nahi al duzu zertan datzan gure formakuntza?

Ondo pentsatu, hobeto ikasi

Jar zaitez gurekin harremanetan

Gehiago jakin nahi duzu?

Hainbat hezkuntza- eta ikerketa-arlotan adituak diren diziplinarteko talde bat dugu, eta horiekin helburu bera partekatzen dugu: pentsamenduan oinarritutako hezkuntza unibertsala lortzea, haur eta gazte guztiei ondo pentsatzen eta hobeto ikasten ikasteko aukera emango diena.

Haz tu pedido.

Inscríbete

Déjanos tus datos para reservar tu plaza en nuestras próximas convocatorias abiertas.

Esta página está protegida por reCAPTCHA. Ver la política de privacidad de Google y Los términos de servicio que aplican.

Esta web, como todas, utiliza cookies para mejorar la experiencia de usuario. Si estás de acuerdo haz click en SÍ o continua navegando. Si quieres conocer todos los detalles, visita nuestra Política de privacidad