IV. Trebetasunak eta estrategiak
pentsamendu eraginkorrerako

Norentzathezkuntza-maila guztietako irakasleentzat.

Proposamenak, jarduerak eta baliabide didaktikoak espezifikoak dira hezkuntza-maila bakoitzarentzat (haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza).

Iraupena34 ordu, 12, 18 eta 16 orduko hiru modulutan banatuta + 1 orduko jarraipena eta aholkularitza birtuala taldeka, proposamen didaktikoak ikasgelan gauzatu ondoren, zure esperientziak partekatzeko eta zalantzak argitzeko.

Zertan datza?

Hain aldakorra den eta anbiguotasunez beteta dagoen mundu honetan, pentsamendu kritikoa eta sormena ezinbesteko trebetasunak dira, eta haurrengan adin goiztiarretatik garatzea komeni da.

Hori lortzeko, hainbat pentsamendu-ibilbide estrategiko daude, eta horiek ikasi eta gure ikasleei irakatsi behar dizkiegu, beren pentsamendu-prozesuak kontzienteki antolatzeko eta eraginkortasun handiagoz garatzeko gai izan daitezen; horrela, pentsamendu-ibilbide bide horiek ikasgelan, curriculum-eduki garrantzitsuak ulertzeko eta horietan sakontzeko, modu praktikoan erabiliko dituzte.

Modulu bakoitzean honako hau ikasiko dugu:
I. modulua. Analisi-trebetasunak12 h
  • Analisi-prozesuek eskatzen dituzten pentsamendu-trebetasunak eta horiek praktikan jartzeko ikas-egoerak: bereiztea, erlazionatzea, ondorioztatzea, taldekatzea, sekuentziatzea…
  • Pentsamendu analitikoaren trebetasunak garatzeko eta gure ikasleei beren pentsamendu-prozesuak gidatzen irakasteko hainbat ibilbide estrategiko eta gida-galdera ezagutzea eta praktikatzea.
  • Ikasgelan pentsamendu analitikorako trebetasunen garapena eta praktika sustatuko duten ikaskuntza-proposamenak diseinatzea.
II. modulua. Pentsamendu kritikorako trebetasunak16 h
  • Ebaluazio kritikorako pentsamendu-prozesuek berekin dakartzaten pentsamendu-trebetasunak eta horiek praktikan jartzeko ikas-egoerak: arrazoien, ondorioen eta informazio-iturrien onargarritasuna eta sinesgarritasuna baloratzea, iritzi bat ematea eta ebidentzietan oinarritutako erabakiak hartzea, ekintzen kausei eta ondorioei buruz arrazoitzea…
  • Pentsamendu kritikoaren trebetasunak garatzeko eta gure ikasleei beren pentsamendu-prozesuak gidatzen irakasteko hainbat ibilbide estrategiko eta gida-galdera ezagutzea eta praktikatzea.
  • Ikasgelan pentsamendu krittikorako trebetasunen garapena eta praktika sustatuko duten ikaskuntza-proposamenak diseinatzea.
III. moduluaSormena, erabakiak hartzea eta arazoak konpontzea – 16h
  • Nola lagun diezaiekegu ikasleei ikasgelan beraien sormena adierazten?
  • Pentsamendu dibergentea eta gaitasun berritzailea garatzeko eta sustatzeko ikasgelan irakatsi eta sistematikoki praktikan jar ditzakegun teknikak.
  • Ekintza-pentsamenduak: erabakiak hartzea eta arazoak konpontzea
  • Erabakiak hartzeari eta arazoak konpontzeari aplikatutako sormena:Design Thinking” eta “Pentsatzeko sei kapelak“.
  • Pentsamendu sortzailearen trebetasunak garatzea sustatuko duten eta ikasleak hainbat gairi buruz modu sortzailean pentsatzera bultzatuko dituzten ikaskuntza-proposamenak diseinatzea.
Prestakuntza bete izanaren ziurtagiria lortzeko baldintzak:
  • Prestakuntza-orduen % 100ean parte hartu izana.
  • Ikasgelan praktikan jartzearen ebidentziak.
  • Kapsula honen eduki espezifikoak lantzeko erabili diren ikaskuntza-saioei buruzko hausnarketa idatzia.

Interesatzen zaizu?

Idatz iezaguzu eta zurekin harremanetan jarriko gara

Haz tu pedido.

Inscríbete

Déjanos tus datos para reservar tu plaza en nuestras próximas convocatorias abiertas.

Esta página está protegida por reCAPTCHA. Ver la política de privacidad de Google y Los términos de servicio que aplican.

Esta web, como todas, utiliza cookies para mejorar la experiencia de usuario. Si estás de acuerdo haz click en SÍ o continua navegando. Si quieres conocer todos los detalles, visita nuestra Política de privacidad