Pentsamenduaren Pedagogia: hezkuntza-sistemak gainditu gabe duen irakasgaia

Compártelo

Egunean zenbat aldiz erabiltzen dugu «pentsatu» hitza? Pentsamenduei buruz hitz egiten dugu, pentsatu aditza agintera izango balitz bezala erabiltzen dugu (batez ere, irakaskuntzan), buruari bueltak emateko prozesu hori izendatzeko erabiltzen dugu… baina, ulertzen al dugu horrek benetan zer esan nahi duen eta berekin zer dakarren? Ba al dakigu modu eraginkorrean pentsatzen?

Duela 12 urte baino gehiago hasi nintzen pentsamendua aztertzen, nire buruan burrunba egiten zuten galdera batzuen ondorioz: zer da pentsatzea? Nola xehatu daiteke pentsatzeko gaitasuna? Zein abilezia edo gaitasun garatu behar ditugu modu eraginkorrean pentsatzeko? (gogortasun mentala, pentsamendu oldarkorra, konformismoa eta mendekotasun intelektuala, azalkeria, egozentrismoa, distortsio eta joera kognitiboak edo pentsamendu superstiziosoa, besteak beste) Zer faktore mugatzaile edo indartzaile daude pentsamendu-prozesuan? Nola irakatsi dezakegu pentsatzen?

Irakaslea naizenez, lehenengo urteetan nire ikerketa pentsamendua definitzean eta pentsamendu-motak identifikatzean ardaztu nuen. Pentsamendua aztertzen duten hainbat teoria eta autore daude: zerrenda luzeak, definizioak eta sailkapen desberdinak. Azterketa sutsu (eta amaigabe) horri esker, nola pentsatu irakastearekin konpromisua duten eta horretan fokua jartzen duten programa eta errekurtso didaktiko zoragarriak aurkitu nituen. Horren adibide dira Filosofía para niños, Proyect Zero (Harvard), TBL (Thinking based learning), Visible Thinking… Eta Robert J. Swartz, Arthur L. Costa, David Perkins, Rebecca Reagan, Robert H. Ennis, Matthew Lipman, Ann Sharp, Bena Kallick eta Paul Ritchard bezalako autoreak ezagutu nituen, besteak beste. Horiek erreferente iraunkor eta inspirazio-iturri bihurtu ziren nire eguneroko jardunean.

TBL irakaslea eta coach-a izateko trebatu nintzen, umeentzako Filosofiari buruzko hainbat kurtso egiteaz gain. Nahiz eta formakuntzak oso gogobetegarri eta interesgarriak izan, oraindik osoagoa, espezifikoagoa eta zehatzagoa zen programa pedagogiko bat behar nuen, nire ikasleei pentsatzen irakasteko eta hezkuntzak benetan eskaini behar duena eskaintzeko: txikitatik modu produktibo eta gogoetatsuan pentsatzen esplizituki eta sistematikoki garatzeko plan sakon eta ongi armatu bat.

IRAKASLEA ISPILU GISA

Irakasle garen askok, irakatsi baino, askoz gehiagotan eskatzen eta exijitzen diegu ikasleei pentsatzea. Eguneroko ekintza guztiek pentsatzea eskatzen dute, baina nork hartzen du modu eraginkorrean pentsatzen irakastearen ardura? Testuinguru bakoitzean zein pentsamendu-trebetasun erabili behar duten irakasteaz? Jakina, irakaslearen hipokrisian ez erortzeko, ez litzateke zintzoa izango gure aldetik pentsatzen irakastea, baldin eta irakasleok ere gure pentsatzeko-gaitasuna trebatzeko eta hobetzeko erabateko konpromisoa hartzen ez badugu. Pentsatzeko trebetasunekin, estrategiekin eta prestutasunekin zerikusia duten bertuteen ordezkari izan beharra dugu. Esplizituki partekatu behar ditugu gure pentsatzeko prozesuak ikasleekin, dituzten indar eta ahuleziekin, merezi duten hurbiltasunarekin eta gardentasunarekin. Haiekin batera, gure ikaskuntza- eta pentsamendu-prozesuei buruz hausnartu behar dugu, eta beren burua islatuta ikusteko ispilu bat irudikatu behar dugu. Eta hortik aurrera, autoebaluazioaren eta etengabeko gogoeta metakognitiboaren bidez (gure prozesu mentalen eraginkortasunari buruzkoa), gure ikasleak sakonagoa eta eraginkorragoa den pentsamendu-prozesuetarantz modelatu eta gidatu.

Hain zuzen ere, arlo honetan interesa duten pertsona guztiak kontzientziatzeko eta baliabideak eta prestakuntza pertsonalizatua partekatzeko, nire lankide den Viridiana Barbanek (pentsamenduan oinarritutako ikaskuntzaren —TBL— erreferenteetako bat) eta biok OneTwoThink eta Pentsamenduaren Pedagogiaren esparrua (PdP) sortu genituen. Proiektu hori orain dela 6 urte inguru hasi genuen, pentsatzen ikastearen eta irakastearen garrantzia eta beharra erreibindikatzeko helburuarekin, datozen belaunaldiak, ezagutza ulertu eta kontsumitzeko gai izateaz gain, ezagutza hori eraikitzeko gai izan daitezen. Eta, gainera, modu konprometitu, kolaboratibo eta arduratsuan egin dezatela, inguratzen dituen munduari eta beraien buruei hobetzen lagunduz.

METODOA

PdP-ak zuzeneko irakaskuntzaren bidez pentsamendu-xedapen eta -trebetasunak garatzea du oinarri, bai eta horiek curriculum ofizialean integratzea ere, estrategia metodologiko eta didaktiko esanguratsu eta eraginkorren bidez. Pentsamenduaren disposizio eta trebetasunez ari garenean, honako hauetaz ari gara: analisia, gauzak zalantzan jartzea eta pentsamendu kritikoa, sormena, ikerketa filosofiko-zientifikoa, pentsamendu ekintzailea, etika, lankidetza, komunikazio eraginkorra eta, batez ere, hausnarketa metakognitiboa. PdP-aren oinarria funtsezko hiru zutabe ditu: IZATEA, JAKITEA eta EGITEN JAKITEA.

Urte hauetan zehar, hainbat herrialdetako 600 irakasle baino gehiago trebatzeaz gain, programa oso bat sortu dugu material didaktiko espezifikoekin, hala nola La aventura de aprender a pensar izeneko ikasleentzako liburua, El reto de enseñar a pensar irakasleentzako liburua eta pentsamendu-trebetasun bakoitza entrenatzeko txartel-zorroak.

Oso harro gaude gero eta ikastetxe gehiagok Pentsamenduaren Pedagogiaren aldeko apustua egiten dutela eta beren ikasgeletan programa osoa ezartzen dutela ikusteaz, eskaintzen dizkiegun baliabide didaktikoei eta prestakuntzari esker.

IKASTEKO GAMIFIKAZIOA

Ikasleek diseinatu ditugun 8 pertsonaiari esker ikasten dute pentsatzen. Liburuan, horietako bakoitzak gaitasun intelektual bat errepresentatzen du eta pentsamendu eraginkor, gogoetatsu eta kontzienterako joera batzuen kontzientzia hartzea eta garapena modelatu eta gidatu nahi ditu. Pertsonaia bakoitzari definitzen dituen ikuspegi, gaitasun eta ezaugarri batzuk esleitzen zaizkio; zerk errepresentatzen eta estimulatzen du? Zerekin konektatzen dute ikasleek? Zein gaitasun garatzen dituzte?

Adibide bat: Sophis izeneko pertsonaia batek pentsamendu filosofikoa eta jakin-mina errepresentatzen ditu. Interesarekin eta harridurarekin erantzuten dio inguratzen gaituen munduari, sormen handiko eta eraldatzaileak izan daitezkeen galdera filosofiko eta zientifiko esanguratsuak formulatzen ditu; hainbat gai eta diziplinari buruzko ikerketa egiten du, eta gauza berriak ezagutzearekiko eta etengabeko ikaskuntzarekiko jarrera irekia erakusten du.

Beste adibide bat Logos da. Berak pentsamendu logikoaren bertutea irudikatzen du, eta analisirako gaitasun handia du. Informazioa bilatzerakoan, anbizio eta zehaztasun handia du, eta hori modu logiko eta arrazoituan antolatzen du. Gertaerak eta ideiak sakon eta kontzeptualki ulertzea bilatzen du, eta, horretarako, osagaiak, antzekotasunak eta desberdintasunak, kausak, ondorioak, ereduak, erlazioak eta inplikazioak identifikatzen ditu. Hainbat ikuspegi arakatzen ditu.

Urte guzti horietako irakasle-esperientziari esker, ikasleek problemak ebazteko, sormenean eta pentsamendu dibergentean, etengabeko ikerketarekiko eta ikaskuntzarekiko konpromisoan, erabakiak hartzean eta edozein gairi, egunerokoari zein diziplinakoari, heltzeko sakontasunean garatzen duten gaitasun ikusi dezakegu. Eta hori guztia pentsamendu eraginkorra mundua hobetzeko erabili behar dela onartzen duten lankidetzan, hausnarketan eta konpromiso etiko batean oinarrituta.

Pentsatzen irakastea ez da gehigarri bat, ikaskuntzaren bihotza bera da. Ez da aukera bat, betebeharra baizik. Pentsamenduaren Pedagogiak gaitasun kognitiboak garatzen laguntzeaz gain, adimen kuriosoak, etikoak eta autonomoak lantzen ditu, eta horiek munduaren konplexutasunari irizpidez, sormenez eta arduraz aurre egiteko gai dira. Horren alde egitea hezkuntza eraldatzaile eta gizatiarraren alde egitea da.

Hori da guk hezkuntzaren sektoreari eta, oro har, komunitateari laguntzeko dugun modua. Animatzen al zara?

¡No te pierdas nada!

Recibe todas las novedades directamente en tu correo

También puede interesarte

Praktika onak ikasgelan

Eskola arteko sormen lehiaketa – Sapere Aude

Sapere Aude lehiaketa – Mundua eraldatzen duten proiektu pizgarriak –   Zorionak eskola eta hezkuntza-etapa desberdinetatik Sapere Aude lehiaketa sortzaile-solidarioan parte hartu duten ikasle eta

¿Empezamos?

Pensar bien, aprender mejor

Haz tu pedido.

Inscríbete

Déjanos tus datos para reservar tu plaza en nuestras próximas convocatorias abiertas.

Esta página está protegida por reCAPTCHA. Ver la política de privacidad de Google y Los términos de servicio que aplican.

Esta web, como todas, utiliza cookies para mejorar la experiencia de usuario. Si estás de acuerdo haz click en SÍ o continua navegando. Si quieres conocer todos los detalles, visita nuestra Política de privacidad