Norentzat: hezkuntza-maila guztietako irakasleentzat.
Aurkezten diren proposamen, jarduera eta baliabide didaktikoak espezifikoak dira hezkuntza-maila bakoitzerako (haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza).
Iraupena: 9 ordu +1 orduko jarraipena eta aholkularitza birtuala talde txikietan, ikasgelan proposamen didaktikoak egin ondoren, zure esperientziak partekatzeko eta zalantzak argitzeko.
Zertan datza?
Pentsalari nabarmenki on bat, ohiko pentsalari batengandik bereizten duen koalitate nagusietako bat ez da bere gaitasun kognitibo gorena, baizik eta kalitateko pentsamendurako duen joera. Hau da, arlo berriak esploratzeko, zalantzan jartzeko, galdetzeko eta horietan sakontzeko, eta, batez ere, estrategikoki, zorrotz eta modu antolatuan pentsatzeko duen joera, hain zuzen ere.
Pentsamendu eraginkorrerako joera horiek modu kontzientean, esanguratsuan eta sistematikoan praktikatu, irakatsi, sustatu, praktikatu eta lantzeko, ikasleei ikaskuntza-egoera espezifiko idealak eskaini behar dizkiegu; eta horretarako, horiek diseinatzen ikasi beharra daukagu irakasleok.
Kapsula honetan zera ikasiko dugu:
- Pentsamendu eraginkorrerako joeren deskribapena eta ezaugarriak
- Pentsamendu eraginkorrerako joerak garatzeko berariazko ikaskuntza-egoerak.
- Etapa bakoitzerako baliabide materialak, proposamenak, jarduerak eta estrategia praktikoak.
Prestakuntza bete izanaren ziurtagiria lortzeko baldintzak:
- Prestakuntza-orduen % 100ean parte hartu izana.
- Prestakuntzan ikasitako proposamenak ikasgelan praktikan jartzearen esperientziari buruzko gogoeta idatzia
- Ikasgelan praktikan jartzearen ebidentziak.