Material didaktikoak
Gelan zein etxean, pentsamendua garatzeko.
Gure helburuetako bat, prestakuntza eskaintzeaz gain, Pentsamenduaren Pedagogia garatzeko material didaktikoak diseinatzea da. Hemen, ikasgelan zein etxean modu errezean praktikan jar ditzakezuen produktuak eskuratzeko aukera daukazue, material guztiek gidaliburuak eta gomendioak baitituzte. Materialak gaztelaniaz, ingelesez edo euskaraz eros ditzakezue.
Egin klik “erosi” botoian, eta interesatzen zaizkizun materialak eskatu; martxan jarriko gara zuri lehenbailehen helarazteko.
*OHARRA: Materialen prezioek ez dute BEZa eta bidalketa gastuak barne hartzen. Ikastetxeetarako eskaera handietarako deskontuak aplikatzen dira.
Pentsatzen ikasten irakatsiko dizuten pertsonaiak ezagutu nahi dituzu?
Bakoitzak superbotere bat dauka, “Pentsatzen irakastearen erronka” eta “Pentsatzen ikastearen abentura” liburuetan deskubritu dezakezuna.
Animatzen zara eskaintzeko dutena ezagutzera?








Pentsatzen irakastearen erronka
(gidaliburua)










48 €
Irakasleek Pentsamenduaren Pedagogia gelan modu gidatu, progresibo eta errazean ezartzeko proposamenak eta estrategiak biltzen ditu.
Proposatutako jardueren bidez, eta horien konplexutasuna pixkanaka handituz, ikasleen pentsamendu-joerak eta jokabide mental zein intelektualak modelatu eta hezi ahal izango ditugu, gaitasun kognitibo aberatsago eta kalitate handiko baterantz bideratzeko.
Pentsatzen irakastearen erronka
(lankoadernoa)






46 €
8 urtetik aurrerako ikasleek (Bigarren Hezkuntzara arte) pentsamendu eraginkorrerako joera intelektualak identifikatu eta horien kontzientzia garatzeko proposamen eta estrategia bilduma bat jasotzen du (ohiturak, ekintzak, jokabideak, balioak eta jarrerak).
Liburu honetan jarduera eta fitxa espezifikoak aurkituko dituzu, zailtasun maila progresiboarekin, ikasleek beren trebetasunak praktikan jarri eta garatu ditzaten.
Haurrek pentsatzen ikasteko ipuina


20 €
Haur Hezkuntzako haurrei zuzendutako ipuin original eta ilustratua da, pentsamendu kritiko eta sortzailearekin lotutako joerak eta trebetasunak garatzen laguntzeko asmoz idatzia.
Ipuin bakoitzak narrazioaren ondoren egiteko galderak eta jarduerak ditu. Istorioen eta pertsonaien bidez, haurrek hainbat gai garrantzitsuri buruz hausnartu eta hitz egingo dute, munduari buruz galderak eginez eta ezagutza berriak eraikiz. Ipuinez gozatzeko eta haiekin ikasteko beste modu bat.
Txartel kaxen bilduma













240 €
JOERA INTELEKTUALEN ENTRENAMENDURAKO ETA PRAKTIKARAKO JOLASAK
Bildumak 8 txartel-kaxa ditu, bana pentsamendu mota bakoitzerako. Jolas bakoitzak 100 txartel baino gehiago ditu, pentsamendu eraginkorrerako joera intelektualen garapena eta entrenamendua gidatzeko jarduera eta proposamenekin.
Gomendatutako adina: 6 urtetik aurrera. Proposamenen zailtasuna parte-hartzaileen ezaugarrien arabera egokitu daiteke (ikasleak, irakasleak, senideak, lagunak…).
Sophis








30 €
PENTSAMENDU FILOSOFIKO-ZIENTIFIKOA
Jakin-mina, harridura, galdera handien formulazioa eta indagazioa garatzen laguntzeko jarduerak eta proposamenak.
Atal hauek ditu: galdera filosofikoak; indagaziorako gaiak; eta bilduma pertsonalizatzeko txartel zuriak.
Sapere Aude









30 €
PENTSAMENDU SORTZAILEA
Originaltasuna, pentsamendu dibergentea, irudimena, malgutasun mentala, arazoen ebazpena eta erabakiak hartzeko gaitasuna garatzen laguntzeko jarduerak eta proposamenak; baita bilduma pertsonalizatzeko txartel zuriak ere.
Atal hauek ditu: irudimenezko egoerak; ideia sortzaileen lehiaketa; eta arazoen ebazpena.
Logos











30 €
PENTSAMENDU ANALITIKOA
Pentsamendu analitikoa eta ulermen kontzeptual sakona garatzen laguntzeko jarduerak eta proposamenak, honako hauek aztertuz: zatiak, ondorioak eta/edo inplikazioak, kausak, ikuspegiak, antzekotasunak eta desberdintasunak.
Atal hauek ditu: Zer gertatuko litzateke…? (testuinguru orokorrak eta diziplinakoak); osotasun baten osagaiak; alderatu eta kontrastatu; eta bilduma pertsonalizatzeko txartel zuriak.
Telos








30 €
PENTSAMENDU EKINTZAILEA
Hazkunde-mentalitatea garatzen laguntzeko jarduerak eta proposamenak (etengabeko hobekuntzarako helburu berriak planteatuz eta horiek lortzeko estrategia eraginkorrak diseinatuz), baita ongizatea sustatzeko ere (autoezagutzaren, norberaren zaintzaren eta orekaren bilaketaren bidez).
Atal hauek ditu: SuperXedeak; elkar hobeto ezagutzeko galderak; eta bilduma pertsonalizatzeko txartel zuriak.
Pathos









30 €
PENTSAMENDU KOLABORATIBOA
Enpatia, lankidetza-estrategiak eta komunikazio eraginkorra garatzen laguntzeko jarduerak eta proposamenak.
Atal hauek ditu: lankidetza-estrategiak; harremanak sortzeko galderak; eta komunikazio-erronkak.
Ethos













30 €
PENTSAMENDU ETIKOA
Pentsamendu etikoa, zintzotasuna, elkartasuna eta konpromiso soziala garatzen laguntzeko jarduerak eta proposamenak.
Atal hauek ditu: gai eztabaidagarriak; dilema etikoak; hausnarketa etikoak; ekintzak; eta bilduma pertsonalizatzeko txartel zuriak.
Aletheia












30 €
PENTSAMENDU KRITIKOA
Pentsamendu kritikoa garatzen laguntzeko jarduerak eta proposamenak, egiaren bilaketaren, zalantzan jartzearen, ebaluazioaren, norberaren iritzia eraikitzearen, argumentazioaren eta arrazoiak zein ebidentziak aurkeztearen bidez.
Atal hauek ditu: esaera zaharrak; aforismoak; titularrak; eta bilduma pertsonalizatzeko txartel zuriak.
Metanoia











30 €
PENTSAMENDU METAKOGNITIBOA
Gaitasun metakognitiboa garatzen laguntzeko jarduerak eta proposamenak, norberaren ikaskuntza- eta pentsamendu-prozesuei buruzko hausnarketa-galderen bidez.
Atal hauek ditu: ikaskuntza-prozesuak; adimenaren joera intelektualak; pentsamendu-trebetasunak eta -estrategiak; eta bilduma pertsonalizatzeko txartel zuriak.
¿Material didaktiko pertsonalizatua nahi duzu?
Jarri gurekin kontaktuan eta zure beharrizanetara egokitutako materiala diseinatzen lagunduko dizugu.