VI. Ebaluazio hezitzailea
Pentsamenduaren Pedagogian

Norentzathezkuntza-maila guztietako irakasleentzat.

Iraupena: 6h + 1 orduko jarraipena eta aholkularitza birtuala taldeka, proposamen didaktikoak ikasgelan gauzatu ondoren, zure esperientziak partekatzeko eta zalantzak argitzeko.

* Beharrezkoa da “Pentsamendu eragikorrerako joerak” eta “Trebetasunak eta estrategiak” kapsulak aurretik ikasi izana.

Zertan datza?

Ikasle batek pentsamendu-trebetasunen eta -estrategien erabilerari edo ezagutzari buruz duen trebetasun-maila ezagutzeko, beharrezkoa da ikasleek hori erakustea ahalbidetzen duten egoereneta ebaluazio-proposamenen sorta bat izatea.

Horregatik, irakasleok gai izan behar dugu gure ebaluazio-helbururako ebaluazio-irizpide kualitatiboak eta kuantitatiboak identifikatzeko eta ezartzeko, eta tresna eta proposamen sortzaile, eraginkor eta benetan funtzionalak diseinatzeko

Ezinbestekoa da ikasleak berak aktiboki parte hartzea ebaluazio-lan horretan, bere eboluzioaz jabetzeko eta hobekuntza-plan espezifikoak diseinatzeko.

Kapsula honetan zera ikasiko dugu:
  • Adin desberdinetako ikasleengan pentsamendu-trebetasun bakoitzaren ulermen-maila neurtzeko ebaluazio-tresna motak.
  • Elkarlaneko praktika: ikasleek lortutako pentsamendu-trebetasunen maila ebaluatzeko aukera emango duten jarduera-proposamenak diseinatzea.
  • Lortutako maila kuantifikatzeko irizpideak eta errubrikak sortzea.
Prestakuntza bete izanaren ziurtagiria lortzeko baldintzak:
  • Prestakuntza-orduen % 100ean parte hartu izana.
  • Pentsamenduaren Pedagogian oinarritutako ebaluazio-tresnen adibideak aurkeztea.
  • Ikasgelan praktikan jartzearen ebidentziak.

Interesatzen zaizu?

Idatz iezaguzu eta zurekin harremanetan jarriko gara

Haz tu pedido.

Inscríbete

Déjanos tus datos para reservar tu plaza en nuestras próximas convocatorias abiertas.

Esta página está protegida por reCAPTCHA. Ver la política de privacidad de Google y Los términos de servicio que aplican.

Esta web, como todas, utiliza cookies para mejorar la experiencia de usuario. Si estás de acuerdo haz click en SÍ o continua navegando. Si quieres conocer todos los detalles, visita nuestra Política de privacidad