Nortzuk gara
Aditu profesionalak eta diziplina anitzeko taldea
Hainbat hilabetez ikerketan, lan-saio luzeetan, ideia, proposamena, indargune eta hobetu beharrekoen hausnarketan murgilduta egon ostean, “One, Two, Think!” proiektua sortzen da.
Proiektu honen sortzaileak, Viridiana Barbán eta Miren Munitis, duela urte batzuk ezagutu ziren Pentsamenduaren Hezkuntzari buruzko irakaskuntza-prestakuntzan. Elkarrizketa gutxi behar izan ziren helburu nagusiarekin norabide berean bat egiteko: eskolak ikaskuntza-ekosistema bihurtzea, non pentsamendu- eta sormen-trebetasunak irakatsi eta praktikan jartzen diren, baloratzen diren eta kulturara eta gizartera transferitzen diren.
Proiektu hau formatzaile eta kolaboratzaile talde profesional batek elikatzen du. Talde honek irakaskuntza-prestakuntzaren arloan oro har, eta, bereziki, pentsamenduaren hezkuntzaren munduko eragile garrantzitsuenetakoen eskutik urteetan zehar zuzenean eskuratutako ikaskuntzaren bermea eskaintzen du.
Gure helburu nagusia zera da; gure haur eta gazte guztientzako kalitatezko pentsamendua unibertsalizatzea eta hezitzaileei prestakuntza malgua, praktikoa eta kalitatezkoa ematea, ikasleei helburu hori lortzen lagundu ahal izateko behar dituzten tresna pedagogikoak eskainiz.
Viridiana Barbán
Sortzailea eta OneTwoThink-eko CEOa
Gaitasun eta ezagutza profesionalak
Hezkuntza Zientzietan doktorea. Zientzietako masterra, Zientzien Didaktikan espezialista. Gaitasun handiko ikasleen diagnostikorako eta irakaskuntzarako Unibertsitate Gradua. Natur Zientzietako eta Biologiako irakaslea (DBH). Ikaskuntza Kooperatiboan eta Pentsamenduan Oinarritutako Ikaskuntzan (TBL, Thinking Based Learning) aditua da. Formatzailea eta TBL Coach-a, Center for Teaching Thinking zentroak ziurtatua, non zortzi urte baino gehiagoz prestakuntza-zuzendari gisa lan egin duen Espainian duen egoitzan, Robert Swartz-ekin batera (TBL metodologiaren egilea). Hizlari gisa parte hartu du Espainiako eta Latinoamerikako hainbat kongresu eta prestakuntza-ikastarotan. Gaur egun, UNIRen egiten du lan irakasle bezala.
Interesak eta pasioak
Miren Munitis Lezama
OneTwoThink-eko sortzailea eta aholkulari pedagogikoa
Gaitasun eta ezagutza profesionalak
Haur Hezkuntzan diplomatua eta Psikopedagogian lizentziatua.
Irakaslea, koordinatzailea, formatzailea eta gaur egun zuzendari pedagogikoa da Lauaxeta Ikastolan (Euskadiko erreferentziazko ikastetxea). Berrikuntza metodologikoan eta didaktikoan oinarritutako hezkuntza-programak diseinatzen ditu. Konpetentzietan oinarritutako ebaluatzeko sistemetan, Inteligentzia Aniztetan, ikasteko tekniketan, gamifikazioan eta Haurrentzako Filosofian aditua. TBL (Thinking Based Learning) irakaslea eta Coach-a, Center For Teaching Thinking zentroak ziurtatua.