V. Pentsamenduren Pedagogian
oinarritutako ikas-proiektuak

Norentzathezkuntza-maila guztietako irakasleentzat. 

Iraupena: 7h+ 1 orduko jarraipena eta aholkularitza birtuala taldeka, proposamen didaktikoak ikasgelan gauzatu ondoren, zure esperientziak partekatzeko eta zalantzak argitzeko.

* Beharrezkoa da “Pentsamendu eragikorrerako joerak” eta “Trebetasunak eta estrategiak” kapsulak aurretik ikasi izana.

Zertan datza?

Ikaskuntza-proposamenak disenatzerakon irakasleek aurkezten duten zailtasun handienetako bat zera da; pentsamendu eraginkorrerako joerak, trebeziak eta estrategiak (analitikoak, kritikoak, sortzaileak, filosofikoak eta metakognitiboak) curriculum ofizialaren helburuekin eta edukiekin bateratzea.

Ikaskuntza-proiektuen helburua ikasleei ikasitako estrategia, gaitasun eta ezagutza guztiak aplikatzeko eta transferitzeko aukera ematea izan behar da.

Ikaskuntza esanguratsua, diziplinartekotasuna eta balioetan oinarritutako hezkuntza (NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuen – GJH eskutik) funtsezko osagaiak dira gure ikas-proiektuen proposamenetan.

Kapsula honetan zera ikasiko dugu:
  • Pentsamenduaren Pedagogian oinarritutako ikaskuntza-proiektu baten ezaugarriak.
  • Ikaskuntza-saioak, -unitateak eta -proiektuak nola diseinatu, metodologia aktibo eta berritzaileak erabiliz eta pentsamendu eraginkorrerako joera, trebetasun eta estrategien garapena curriculum-edukiekin integratuz, ikaskuntza esanguratsu eta eraginkor batera iristeko.
  • Pentsamenduaren Pedagogian oinarritutako ikaskuntza-proiektuen kalitatea ebaluatzeko irizpideak.
Prestakuntza bete izanaren ziurtagiria lortzeko baldintzak:
  • Prestakuntza-orduen % 100ean parte hartu izana.
  • Pentsamenduaren Pedagogian oinarritutako ikaskuntza-proiektuen diseinuaren adibide bat aurkeztea.
  • Ikasgelan praktikan jartzearen ebidentziak.

Interesatzen zaizu?

Idatz iezaguzu eta zurekin harremanetan jarriko gara

Haz tu pedido.

Inscríbete

Déjanos tus datos para reservar tu plaza en nuestras próximas convocatorias abiertas.

Esta página está protegida por reCAPTCHA. Ver la política de privacidad de Google y Los términos de servicio que aplican.

Esta web, como todas, utiliza cookies para mejorar la experiencia de usuario. Si estás de acuerdo haz click en SÍ o continua navegando. Si quieres conocer todos los detalles, visita nuestra Política de privacidad