Zertan datza?
Ikaskuntza-proposamenak disenatzerakon irakasleek aurkezten duten zailtasun handienetako bat zera da; pentsamendu eraginkorrerako joerak, trebeziak eta estrategiak (analitikoak, kritikoak, sortzaileak, filosofikoak eta metakognitiboak) curriculum ofizialaren helburuekin eta edukiekin bateratzea.
Ikaskuntza-proiektuen helburua ikasleei ikasitako estrategia, gaitasun eta ezagutza guztiak aplikatzeko eta transferitzeko aukera ematea izan behar da.
Ikaskuntza esanguratsua, diziplinartekotasuna eta balioetan oinarritutako hezkuntza (NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuen – GJH eskutik) funtsezko osagaiak dira gure ikas-proiektuen proposamenetan.