Nortzuk gara

Aditu profesionalak eta diziplina anitzeko taldea

Hainbat hilabetez ikerketan, lan-saio luzeetan, ideia, proposamena, indargune eta hobetu beharrekoen hausnarketan murgilduta egon ostean, “One, Two, Think!” proiektua sortzen da.

Proiektu honen sortzaileak, Viridiana Barbán eta Miren Munitis, duela urte batzuk ezagutu ziren Pentsamenduaren Hezkuntzari buruzko irakaskuntza-prestakuntzan. Elkarrizketa gutxi behar izan ziren helburu nagusiarekin norabide berean bat egiteko: eskolak ikaskuntza-ekosistema bihurtzea, non pentsamendu- eta sormen-trebetasunak irakatsi eta praktikan jartzen diren, baloratzen diren eta kulturara eta gizartera transferitzen diren.

Proiektu hau formatzaile eta kolaboratzaile talde profesional batek elikatzen du. Talde honek irakaskuntza-prestakuntzaren arloan oro har, eta, bereziki, pentsamenduaren hezkuntzaren munduko eragile garrantzitsuenetakoen eskutik urteetan zehar zuzenean eskuratutako ikaskuntzaren bermea eskaintzen du.

Gure helburu nagusia zera da; gure haur eta gazte guztientzako kalitatezko pentsamendua unibertsalizatzea eta hezitzaileei prestakuntza malgua, praktikoa eta kalitatezkoa ematea, ikasleei helburu hori lortzen lagundu ahal izateko behar dituzten tresna pedagogikoak eskainiz.

Viridiana Barbán

Sortzailea eta OneTwoThink-eko CEOa

Gaitasun eta ezagutza profesionalak

Hezkuntza Zientzietan doktorea. Zientzietako masterra, Zientzien Didaktikan espezialista. Gaitasun handiko ikasleen diagnostikorako eta irakaskuntzarako Unibertsitate Gradua. Natur Zientzietako eta Biologiako irakaslea (DBH). Ikaskuntza Kooperatiboan eta Pentsamenduan Oinarritutako Ikaskuntzan (TBL, Thinking Based Learning) aditua da. Formatzailea eta TBL Coach-a, Center for Teaching Thinking zentroak ziurtatua, non zortzi urte baino gehiagoz prestakuntza-zuzendari gisa lan egin duen Espainian duen egoitzan, Robert Swartz-ekin batera (TBL metodologiaren egilea). Hizlari gisa parte hartu du Espainiako eta Latinoamerikako hainbat kongresu eta prestakuntza-ikastarotan. Gaur egun, UNIRen egiten du lan irakasle bezala.

Interesak eta pasioak

Ezagutzarekiko pasioa sentitzen dut: behatzea, sentitzea, bizitzea, hausnartzea, ikertzea eta denetarik eta guztiengandik ikastea. Nire interes handiena hezkuntzaren erantzukizun izugarria bere gain duten profesional guztien artean pasio hau transmititzea da.

Miren Munitis Lezama

OneTwoThink-eko sortzailea eta aholkulari pedagogikoa

Gaitasun eta ezagutza profesionalak

Haur Hezkuntzan diplomatua eta Psikopedagogian lizentziatua.
Irakaslea, koordinatzailea, formatzailea eta gaur egun zuzendari pedagogikoa da Lauaxeta Ikastolan (Euskadiko erreferentziazko ikastetxea). Berrikuntza metodologikoan eta didaktikoan oinarritutako hezkuntza-programak diseinatzen ditu. Konpetentzietan oinarritutako ebaluatzeko sistemetan, Inteligentzia Aniztetan, ikasteko tekniketan, gamifikazioan eta Haurrentzako Filosofian aditua. TBL (Thinking Based Learning) irakaslea eta Coach-a, Center For Teaching Thinking zentroak ziurtatua.

Interesak eta pasioak

Nire pasio pertsonal eta bokazional nagusietako bat hezkuntza da, gizakiak mundu hobea sortzeko gara ditzakeen gaitasunak, trebetasunak, ezagutzak eta balioak optimizatzeko baliabide gisa. Nire interesik handiena pertsonei bere autoerrealizazioan eta garapen pertsonalean laguntzea eta gidatzea da, izaki etiko eta enpatikoak, kritikoak eta sortzaileak, kolaboratiboak, erabakitzaileak eta emozionalki trebeak izan daitezen.

Gure aliantzak

Onenekin lan egiten dugu

Jakin nahi al duzu zertan datzan gure prestakuntza?

Ondo pentsatu, hobeto ikasi

Izena eman

Eman zure datuak hurrengo deialdi irekietan plaza erreserbatzeko.

Esta página está protegida por reCAPTCHA. Ikusi Googleren pribatutasun-politika eta aplikatzen dituzten zerbitzu-terminoak.

Web honek, denek bezala, cookieak erabiltzen ditu erabiltzailearen esperientzia hobetzeko. Ados bazaude, egin klik eta jarraitu nabigatzen. Xehetasun guztiak ezagutu nahi badituzu, bisitatu gure pribatutasun-politika