Eskola arteko sormen lehiaketa – Sapere Aude

Compártelo

Sapere Aude lehiaketa

- Mundua eraldatzen duten proiektu pizgarriak -

 

Zorionak eskola eta hezkuntza-etapa desberdinetatik Sapere Aude lehiaketa sortzaile-solidarioan parte hartu duten ikasle eta irakasle guztiei. Ezin dugu harrotasun eta esker on gehiago sentitu jaso ditugu ideia zoragarriengatik! Eskerrik asko parte hartzaile guztiei zuen gogo, konpromiso, ekintzailetasun eta ekimenagatik.

 

Talde gehienek ingurumenaren hobekuntzarekin eta zaintzarekin (kutsadura, baso-berritzea, ekologia, birziklatzea, berrerabiltzea) eta berdintasunarekin eta gizarte-ongizatearekin (zoriontasuna, aniztasunari arreta, bakea eta segurtasuna) lotutako SuperAsmakizunak diseinatzea erabaki dutela ikusi dugu. Horiek guztiak Unescoren 2030 Agendak aurkezten dizkigun konpromisoekin lotuta daude, eta erronka horiei, zalantzarik gabe, hurrengo belaunaldiei aurre egitea dagokigu.

 

Proiektu guztiak irabazleak direla sentitzen dugun arren, hauek dira OneTwoThink-etik nabarmenenak kontsideratu ditugunak bere originaltasunagatik, argitasunagatik eta ideien arteko koherentziagatik, xehetasun teknikoengatik, eta, batez ere, balio eta ahalmen solidarioagatik.

 

Hauek dira proiektu eta SuperAsmakizun irabazleak:

 

  • Lehen Hezkuntzako 2. zikloan –> Colegio Mataespesa, “Robot guía ciegos”
  • Lehen Hezkuntzako 3. zikloan –> Lauaxeta Ikastola, “Herri ekologikoa”
  • DBHko 1.go zikloan –> Colegio Mataespesa, coche ecológico “Ddjid Vue-Ev”

        * Aipamen berezia Lauaxeta Ikastolako “Walki-robot” proiektuari (LH 2. zikloa) 

 

Bideo-aurkezpenaren eta galeriako irudien bidez hainbat eskolatatik jaso ditugun SuperAsmakizunetako batzuk erakutsiko dizkizuegu.

 

Animatzen al zara hurrengo edizioan parte hartzera? kontsultatu lehiaketaren oinarriak (orriaren amaieran) eta jarrai gaitzazu sareetan, egunean egoteko eta informazioa jasotzeko.

 

Lehiaketaren oinarriak

 

Zure ikasleei sormena eta mundua eraldatzeko gaitasuna garatzen laguntzeko lehiaketa batean parte hartzea proposatu nahi diezu? Murgildu abentura honetan eta gozatu ager daitezkeen ideia originalekin!

Deskargatu kartela, partekatu, erakutsi zure ikastetxean eta animatu zure ikaskideak parte hartzera. Bi aukera dituzu, eskola arteko lehiaketak parte hartzea edo zure ikastetxean barne lehiaketa sortzea. Animatu etorkizuna aldatzera!

Deskagatu kartela

Eskola arteko lehiaketan parte hartzeko jarraibideak:

  1. Izena eman galdetegi honen bidez azaroaren 21a baino lehenizen ematea hemen
  2. Osatu zure taldea (gehienez 5 parte-hartzaile).
  3. Hausnartu munduko hainbat lekutan gizaki gisa ditugun eguneroko arazoei buruz. Nekatu burua ideia original eta solidario bat bururatu arte, arazoa konponduko duena edo hobekuntza ekar dezakeena.
  4. Sortu zure asmakizunaren prototipo bat birziklatutako eta berrerabilitako materialarekin.
  5. Bidali asmakizunaren argazkia, aurkezpen bideo labur bat eta txarteltxo hau beteta, posta elektroniko honetara abenduaren 20a baino leheninfo@onetwothink.com
  6. Talde irabazlearen izena (mailaren arabera) gure sareetan argitaratuko dugu eta posta elektronikoz jakinaraziko dizugu. Ideia sendo, solidario eta originalena aurkezten duen taldeak diploma eta Sapere Aude jokoa irabaziko ditu bere ikastetxerako.
Deskagatu kartela

Zuen ikastetxean barne-lehiaketa sortzeko proposamenak: 

  1. Osatu zure taldea (gehienez 5 parte-hartzaile).
  2. Hausnartu munduko hainbat lekutan gizaki gisa ditugun eguneroko arazoei buruz. Nekatu burua ideia original eta solidario bat bururatu arte, arazoa konponduko duena edo hobekuntza ekar dezakeena.
  3. Sortu zure asmakizunaren prototipo bat birziklatutako eta berrerabilitako materialarekin. Lanak entregatzeko epe-muga zehaztu eta adostu.
  4. Aurkezpen ekitaldia martxan jarri, non ikasle-talde bakoitzak bere SuperAsmakizuna aurkezten dien ebaluatzaileei.
  5. Ebaluatzaileek ebaluazio-txartela bete eta hautestontzi batean sartuko dute, ondoren aztertu, zenbatu eta azken epaia emateko.
  6. Amaierako ekitaldia sortu, balorazioen emaitzak eta talde irabazlea ezagutarazteko, merezitako aintzatesteaz gain, Sapere Aude diploma eskuratuko duena.
  7. Partekatu info@onetwothink.com helbidera ikasleen lanak, eta sare sozialetan argitaratuko ditugu.

¡No te pierdas nada!

Recibe todas las novedades directamente en tu correo

También puede interesarte

Praktika onak ikasgelan

Eskola arteko sormen lehiaketa – Sapere Aude

Sapere Aude lehiaketa – Mundua eraldatzen duten proiektu pizgarriak –   Zorionak eskola eta hezkuntza-etapa desberdinetatik Sapere Aude lehiaketa sortzaile-solidarioan parte hartu duten ikasle eta

Sapere aude
Uncategorized @eu

Praktika onak ikasgelan – Sormena

Pentsamenduaren Pedagogiaren proposamen didaktikoetatik abiatutako Ikasleen lanak   SAPERE AUDEren proposamen didaktikoetako bat eta ikasleen erantzuna aurkezten dizkizuegu. Urteetan zehar garatu duten pentsamendu sortzaileari esker,

¿Empezamos?

Pensar bien, aprender mejor

Haz tu pedido.

Inscríbete

Déjanos tus datos para reservar tu plaza en nuestras próximas convocatorias abiertas.

Esta página está protegida por reCAPTCHA. Ver la política de privacidad de Google y Los términos de servicio que aplican.

Esta web, como todas, utiliza cookies para mejorar la experiencia de usuario. Si estás de acuerdo haz click en SÍ o continua navegando. Si quieres conocer todos los detalles, visita nuestra Política de privacidad